XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZENBAT BERO BEHAR DA LIKIDO BAT LURRINTZEKO? Likido bat lurrintzeko beroa behar dela badakigu, baina ez dakigu zenbat den.Praktika honetan hori ikusi nahi dugu.
100
Bûnsen metxero baten gainean berotzen jarriko ditugu, eta uraren hasierako tenperatura neurtuko dugu.
Bi hauspeatze-ontziek denbora berdinean bero-kantitate berdina hartu beharko dute; eta termometroaren bidez beraien tenperatura neurtuko dugu, minutu-laurdenka, bost minututan zehar.
Orain, irudikapen grafiko batzuk egingo ditugu.
Hauexek dira:
Hirugarren irudikapenean, puntu guztiei egokitzen zaien lerro zuzenik onena (puntu desbideratuenak kontatu gabe) marraztuko balitz, lerro honen maldak beroketa-abiadura emango luke.
Abiadura hau masaz eta bero espezifikoaz biderkatzen bada, biderkadurak zera adieraziko digu: Bûnsen metxeroak zenbat kaloria eman dituen; hori bai, inguruetan berorik ez dela galtzen eta ontziek berorik ez dutela onartzen suposatuz.
Orain, ura lurrintzeko behar den beroa kalkulatuko dugu.
Horregatik, berriz, bero-kantitate berdina denbora berdinean onartzen duten bi hauspeatze-ontzietan, 100 eta 5
Ur-bolumen txikiena duen ontziko ura irakiten hasten denean, bestearen tenperatura neurtuko dugu eta ur guztia lurrin dadinean, bestearena neurtuko dugu berriro.
Uraren dentsitatea
Honela, uraren masa zehazki ezagutuko dugu.
Bi hauspeatze-ontziek denbora berdinean bero berdina onartzen duten ala ez egiaztatzeko, honela joka daiteke: bi ontzietan likido berdina eta bolumen berdina ipintzen badira, denbora zehar, AT-ek berdinak izan beharko dute.